Skip to main content

Aurkezpena

Foro Nuklearraren Hezkuntzaren Txokoa irakasleei laguntzeko bokazioz sortzen da, energiaren alorrari dagokionez hezkuntzak eskaintzen dituen baliabideetan dauden hutsuneak betetzeko.

Bertan, hezkuntzako ziklo eta etapa guztietarako baliabide, albiste, jarduera, bideo, informazio, esteka, ibilbide, ideia, iradokizun, horma-irudi, bisita, jolas, simulagailu… asko aurki ditzakezue, eguneratuta.

Hemendik aurrera, irakasleak energiari buruzko informazioa bilatzen duenean, bere ikasleen ikasketa esanguratsua lortzeko behar diren baliabideak aurkitu ahal izango ditu gune honetan.

Energia gai konplexua da, energia iturri asko eta ugari daudelako eta, horrez gain kontzeptuak ere anitzak direlako eta ikuspegi asko eta asko hartzen dituelako. Hori dela eta, beharrezkoa da adin bakoitzera egokitzea. Horregatik, alderdi guztiek, energiaren sorkuntzatik kontsumoraino, garraiotik, hondakinetatik igaroz, aurrezpena ahaztu gabe, bere tokia izango dute txoko honetan.

Hezkuntzaren Txokoaren helburu nagusia esperientziak trukatzeko gune bilakatzea ere bada, bakoitzak berea aurkezteko aukera izan dezan, guztiok aberasteko. Aldi berean, gainera, irakasleek gai jakin bati buruzko laguntza eskatu edo gai zehatz bati buruz galdetu ahal izango dute, beti ere erantzuna jasoko duten ziurtasunarekin.

Energia denon ardura delako, eman izena Hezkuntzaren Txokoan!